Lantalde bakarrak kudeatzen ditu proiektuaren fase guztiak (Aldi
bereko Ingeniaritza, prototipoak, pieza-egingarritasuna, enbutiziorako
lanabesak, mihiztadura eta soldadura instalazioak, grapaketarako
makinak, kontrolerako kalibreak, piezen aurreserieak egitea, ekoizpen-bideak
instalatu eta martxan jarri) eta horrek aukera ematen du bitartekoak
eta baliabideak ahalik eta hobekien aprobetxatzeko. Ondorioz,
ziurtaturik daude bezeroek eskatutako kalitatea, epea eta kostuak.